El buen ladrón, arkitektura estudio batean dagoen galeria bat da, pintura tailer batean dagoen arkitektura estudioa, galeria batean dagoen pintura tailerra, hainbat diziplina biltzen dituen gunea azken finean, bertan egindako lanak ikusteko eta erosteko aukera eskeintzen duena.
Bi arkitektok eta pintore batek osaturiko talde honen zeregina arkitektura eta pinturaren berezko lan tradizionalean oinarritzen da. Honez gain, bi arte esparruek bat egin eta GWT izenpean elkar lanak ere burutzen ditugu.
Gune honek, 1998ean sortu zenetik, harreman estua mantendu izan du arte grafikoekin, pinturarekin, irakaskuntzarekin eta baita Hondarribia eta Bidasoako eskualdeari buruzko ikerketa eta irudikapenekin ere. Atelier Guevara proiektu berri honen jarduerak zimendu hauek oinarri izateaz gain, zabaldu eta modernizatu egingo ditu.
(Atelier Guevara)
No hay comentarios:
Publicar un comentario