NORK ANTOLATZEN DU?

Aurkezpenaren aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu, gure aurrekari izan diren Toki, Vaumm eta StepienyBano-koei Pechakucha night Donostiara zabaltzeagatik, eta bereziki gure abentura berri honetan hasteko beharrezko izan dugun beren laguntzagatik.
Donostia eta inguruko Arkitektura Eskolako hiru ikasle (Andrea Lizarza, Ibone Arreche eta Mikel Mugica) eta diseinatzaile grafiko bat, Naia Querejeta gara.
Ez dugu inongo promozio edo irabazizko interesik eta gure motibazio bakarra hain interesgarritzat dugun formatu honekin jarraitzea da. Gainera, izugarrizko arrakasta izan du gure hirian. PKN-ek Donostiako eszena kreatiboan beharrezkoa den lan sarea eskaintzen duela uste dugu.
Unibertsitatetik atera ginenetik egungo eszena kreatiboarekin kontaktuan egon gara. Hau da ekitaldia antolatzen jarraitu nahi izatearen arrazoietako bat. Lantaldearen parte handi batek inguruko estudio ezagunetan lan egiten du, zeinetako batzuek PKN-en parte hartu dute jada.
Kolaborazio akordio batera iritsi gara Nocolor galeriarekin (http://nocolor.es/), non 5.alea ospatuko dugun. Bestalde, Tabakaleraren (http://www.tabakalera.eu/) laguntza izango dugu, ikus-entzunezko dokumentazioa kudeatuko duena, Josianito Llorente eta Aritz Zabaleta-ren bitartez.
Parte hartzera gonbidatu nahi ditugun aurkezleek aurreko etapan proposatutakoen bidea jarraituko dute: arkitektoak, diseinatzaileak, sukaldariak, ingeniariak, sortzaileak, musikarali esperimentalak...