ZER DA PECHA KUCHA NIGHT?

Pecha Kucha Night aurkezpen formatu kreatibo bat da, non lan bat era erraz eta informal batean aurkezten den. Klein-Dytham (KDa) arkitektura bulegoko Astrid Klein eta Mark Dytham-ek sortu zuten Tokion 2003an, diseinatzaile gazteentzat elkarpuntu  bezala. Bertan berauen obrak jendaurrean erakutsi eta haiei buruzko iritziak eztabaidatzeko. Orduz geroztik, formatu hau munduan zeharreko beste hainbat hirietara zabaldu da.

Pecha Kucha izena hitz japoniar batetik dator, “chit-chat”, elkarrizketa baten soinua islatzen duena hain zuzen.

Pecha Kucha-ren funtsezko ideia, arrats batean, aurkezle ezberdinen ideiak elkarbanatu ahal izatea da. Interesa eta arreta maila mantentzeko aurkezpen motz-motzak eginez. Horretarako, Pecha Kucha 20x20ko formatua sortu zuten: aurkezle bakoitzak 20 irudi edo diapositiba ager ditzake, bakoitza 20 segunduz erakutsiz. Denera, aurkezpen bakoitzak 6min eta 40s irauten du, eta atseden txiki baten ondoren, hurrengo aurkezlea eszenatokira igotzen da. Gertaera bakoitzean normalean 8 aurkezpen ematen dira.